

900 euroko inbertsioa egin du Udalak eta hezkuntza zentroko bost ikasle talde batu dira ekimenera.
Zaraobe Institutuko bost ikasle talde eta Amurrioko Udala elkarlanean aritu dira banku publikoentzako 100 pieza ekoizteko eta egokitzeko. Ekimena parte hartzerako aurrekontuen ideietatik sortu da, hiri altzarien irisgarritasuna hobetzeko eta indarrean dagoen araudia betetzeko.
Pieza horiek aukera ematen dute banku publikoen altuera handitzeko eta, beso-euskarriak jartzearekin batera, erabiltzaileei erosoago esertzeko eta altxatzeko aukera ematen diete, egungo beharretara egokituz eta indarrean dagoen araudia betez.
Guztira, 900 euro inbertitu ditu Udalak eta hurrengo ikasturtean errepikatzeko asmoa daukate.
Egitasmoan parte hartu duten gelak honako hauek izan dira:
- Mekanizazioko Erdi Mailako 1. maila: Oinarrizko pieza angelu zuzenaren fabrikazioa.
- Elementu metalikoen fabrikazioko Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. kurtsoa: Hodien
ebaketa eta bizar-kentzea. - GMko 2. kurtsoa mekanizazioan: Goiko pieza egitea, bankuaren hankari dagokion
forma eliptikoarekin. - GMko 2. kurtsoa Mantentze Elektromekanikoan: Soldadura-lanak.
- Talde guztiek parte hartu dute piezen pintaketan.
Argazkiak: Amurrioko Udala
Airaldea eta noticiasdealava.eus etik ateratako albistea