
IRAKURZALETASUNA, ulermena indartzeko proiektua
“Irakurri irakurtzeagatik“. Irakurketaren gozamena sustatzen duen proiektua da. Liburuez disfrutatzea ingurune lasai eta ludiko batean.
Proiektu hau plataforma digital baten bidez, Elibrum, garatzen da. Plataformak aisialdiko irakurketa sustatzen du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Irakurtzeko ohitura pizteaz gain, Elibrum komunitate irakurle bat sortu nahi du, ludifikazio-elementuak erabiliz eta autonomia eta gozamena bezalako balioak sustatuz.
Azken finean, irakurketak hizkuntza eta ulermen-trebetasunak hobetzen ditu; irudimena estimulatzen du, enpatia garatzen du eta gaitasun kritikoa indartzen du. Den-dena abaintalailak!!. Irakurtzeko ohiturak lotura zuzena du arrakasta akademikoarekin eta garapen pertsonalarekin.
Zaraobe institutuak argi du asmo eta xede horiek ezinbestekoak direla ikasleen ikaskuntza garatzeko. Horrexegatik proiektu honetan sartuta dago. Ikasturte honetan proiektua DBHko 1. eta 4. mailako ikasleekin garatzen ari da; Amurrioko udal liburutegiaren laguntza ere badu, eta 40 irakur-liburuak utzi dizkie institutuko hainbat ikasleri proiektu honen barruan erabili ahal izateko.
Euskal Hezkuntza Sistemarako Irakurketa Estrategian (2024-2027) sartzen da, Hezkuntza Sailburuordetzaren eskutik.








