Zaraobeko DBHko 4. mailako ikasleek bigarren saria lortu dute Plentziako urpeko dronen txapelketan

Teknologiako 4. mailako gazteek hutsetik eraikitako prototipoak arrakastaz probatu zituzten joan den maiatzaren 28an, EHUko Ingenieritza Eskolak antolatutako topaketan.





Gaur egungo gazteek talentua eta teknologia uztartzen dituztela argi geratu da berriro ere. Teknologia ikasgaiko 4. mailako ikasleek parte-hartze bikaina izan dute Euskal Herriko Unibertsitateko ingenieritza eskolak (EHU) garatutako “Urpeko Drona” proiektuan. Joan den maiatzaren 28an Plentziako Kai Eder Klubean egindako amaierako topaketan, Zaraobeko ikasleek 2. saria eskuratzea lortu zuten, egindako hainbat probatan erakutsitako maila altuari esker.
Hutsetik hasitako erronka teknologikoa
Proiektu honen zailtasun eta meritu nagusiena ikasleek prototipoak zerotik garatu behar izan dituztela izan da. Gelan ikasitakoa praktikan jarriz, gazteek prozesu osoaren erronka euren gain hartu dute:
- Dronaren egitura diseinatu eta sortu dute.
- Muntaketa elektriko osoa egin dute, motorrak txertatuz.
- 3D inprimagailuen bidez, drona gidatzeko mandoa bera ere fabrikatu dute.
“Lan talde itzela eta diziplina anitzekoa eskatu duen erronka izan da, ingeniaritza eta sormena eskutik helduta joan baitira.”






Nazioarteko topaketa Plentziako itsasbazterrean
Maiatzaren 28an iritsi zen urpeko Dronaren azken froga. Plentziako Kai Eder hainbat ikastetxetako ikasleak elkartu ziren, jatorri ezberdinetakoak: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta baita Toulouse (Frantzia) ere, proiektuari nazioarteko ukitua emanez.
Ikastetxe bakoitzak bere prototipoa uretara bota eta hainbat froga funtzional pasatu behar izan zituen. Zaraobetarren drona izan zen fidagarrienetako eta azkarrenetako bat, eta diseinu eta eraginkortasun proben ostean, merituzko 2. postua eta saria etxera ekartzea lortu zuten.
Oihartzuna komunikabideetan



Lortutako arrakastak oihartzuna izan du hedabideetan. Txapelketa amaitu bezain laster, Euskal Irratiak irabazleei elkarrizketa egin zien. Uhinen bidez, ikasle zaraobetarrek proiektuaren xehetasunak, bizitako urduritasunak eta hainbat hilabetetako lan gogorraren ostean lortutako sariaren poza entzuleekin partekatzeko aukera izan zuten.
Zorionak gazteei egindako lanagatik eta lortutako itzelezko emaitzagatik!





