Kalitatea
Zer eta zertarako
Zaraobe BHIk bere politika eta estrategia garatzen ditu Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onartu eta sustatutako kalitate eta etengabeko hobekuntzako parametro batzuetan oinarrituta, Tknikaren aholkularitzarekin (Euskadiko LHko Berrikuntzarako Agentzia).
Erakundeko pertsona guztiok onartzen dugu kudeaketa-eredu horretan aktiboki parte hartzeko erantzukizuna, interesa duten taldeen behar eta itxaropenei eraginkortasunez erantzun nahi diena, EFQM Europako Kudeaketa Eredua eta UNE EN ISO 9.001 Araua erabiliz 2015 bertsioan.
Nola
Kalitatea kudeatzeko sistemaren bidez, estrategia hedatzen da:
- Erakundearen eguneroko jarduera egituratzen duen prozesu-sistema (SGP): baliabideak, ikaskuntza, metodologiak, komunikazioa…
- Hobekuntza-taldeetan lan egitea
- Hiruhileko adierazleak, helburuak, ekintzak eta segimenduak diseinatzea
- Sistemaren barne eta kanpo ikuskapenak
- Interes-taldeen gogobetetasuna neurtzea
- Aldizkako autoebaluazioak Hobbideren arabera (Tknikako tresna)
- Sistema eta zerbitzuak berrikustea eta egokitzea
Gure kalitate politika
Ziurtagiriak
2006
Zilarrezko Q-a EFQM ereduaren arabera. Q de plata en el modelo EFQM.2001
UNE-EN-ISO 9.001 Heziketa Zikloetan eta Enplegu Prestakuntza erlazionatutako ikastaroetan.1999
Zaraobe BHIk 1999an ekin zion kalitateari, AB sarean sartutako SAREKA proiektuaren barruan, Heziketa Zikloetan ISO 9002:1994 ziurtagiria lortzeko.
Burokrazia eta ziurtagirietatik haratago
Ziurtagiria ez da edozein kudeaketa-sistemaren azken helburua, ezta sistema honena ere. Gure helburua KUDEAKETA-SISTEMA BERRITZAILEA ETA ADIMENDUNA sendotzea da.