Erdi mailako heziketa zikloak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua elementu hauen bidez identifikatzen da:
- Izena: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria.
- Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
- Lanbide arloa: Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, etxean eta erakundeetan, haien bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko; horretarako, jarduera asistentzialak, ez-sanitarioak, psikosozialak eta etxeko kudeaketari laguntzekoak egingo dira, prebentzio- eta segurtasun-neurriak eta -arauak aplikatuko dira, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuko dira. 2.2.Lanbide ingurunea
Lanbide profil hau duten pertsonek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.
Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Hainbat erakunde eta/edo etxetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea.
- Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
- Gerokultorea.
- Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
- Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
- Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.
- Etxez etxeko arretako laguntzailea
- Familiako langilea.
- Hezkuntza bereziko laguntzailea.
- Laguntzaile pertsonala.
- Telelaguntzako operadorea.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak
1. MAILA
MODULUAK | Orduak |
---|---|
Gizarte-trebetasunak | 99 |
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak | 132 |
Komunikaziorako laguntza | 99 |
Etxeko laguntza | 264 |
Osasun-arreta | 198 |
Telelaguntza | 99 |
Lehen laguntzak | 66 |
Ingeles teknikoa | 33 |
GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
MODULUAK | Orduak |
---|---|
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren antolamendua | 105 |
Arreta eta laguntza psikosoziala | 252 |
Arreta higienikoa | 105 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
GUZTIRA | 1010 |
Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mantentze-lan elektromekanikoko teknikari titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Mantentze elektromekanikoa.
- Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
- Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra da industriako makineria eta ekipoa eta ekoizpeneko lerro automatizatuak muntatu eta mantentzea, ezarritako erregelamendu eta arauei jarraikiz, eta kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraikiz.
2.2. Lanbide inguruneaTitulu hori lortzen duten pertsonek enpresa pribatuetan egiten dute lan, nagusiki, makinen, industria-ekipoen eta linea automatizatuen muntaketan eta ekipamenduan edo instalazioetan, bai bere kontura bai besteren kontura. Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Mantentze-lanetako mekanikaria.
- Industria muntatzailea.
- Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
- Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
- Linea automatizatuetako mantentzailea.
- Tresneria-ondasunen muntatzailea.
- Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen muntatzailea.
- Industriako instalatzaile argiketaria.
- Kontrol, neurketa eta doitasun-ekipoen mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Instalazioa eta mantentze-lanak
1. MAILAMODULUAK | Orduak |
---|---|
Fabrikazio-teknikak | 231 |
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak | 264 |
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak | 231 |
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak | 231 |
Ingeles teknikoa | 33 |
GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
MODULUAK | Orduak |
---|---|
Lotura- eta muntaia-teknikak | 105 |
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak | 189 |
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak | 168 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 |
Enpresa eta ekimen ekintzailea | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
GUZTIRA | 1010 |
Mekanizazioko teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mekanizazio teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Mekanizazioa.
- Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
- Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra hauxe da: txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu, maneiatu eta lortutako produktua egiaztatuz, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.
2.2 Lanbide inguruneaLanbide ingurune honek metalak eraldatzeko industrietan egiten du lan, azpisektore hauetan: makineria eta ekipamendu mekanikoa, material eta ekipamendu elektriko, elektroniko eta optikoa, eta industriako sektorean sartutako garraiorako materala.
Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Makina-erreminten langile doitzailea.
- Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
- Metalak lantzeko makinen eragilea.
- Makina-erreminten eragilea.
- Industria-roboten eragilea.
- Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
- Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Fabrikazio mekanikoa
1. MAILAMODULUAK | Orduak |
---|---|
Mekanizazio-prozesuak | 165 |
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa | 363 |
Sistema automatizatuak | 165 |
Metrologia eta saiakuntzak | 132 |
Interpretazio grafikoa | 132 |
Ingeles teknikoa | 33 |
GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
MODULUAK | Orduak |
---|---|
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa (CNC) | 252 |
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa | 210 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 105 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 63 |
Lantokiko prestakuntza | 380 |
GUZTIRA | 1010 |