Proiektu eleaniztuna mekatronika industrialean
Zer da?
Lan beharrak aldatzen ari dira, eta atzerriko hizkuntza curriculumean merezimendu izatetik enpresetan sartzeko ezinbesteko baldintza izatera pasatu da.
Eskualdeko industria-sarea enpresa handiek osatzen dute, multinazional batzuek, eta enpresa horiek eskualdeko langileen %80ri ematen diote lana. Horren adibide dira, besteak beste, Tubacex, Tubos Reunidos, Vidrala, Guardian, Amurrio Ferrocarriles, JEZ. Gure ikastetxea enpresa horietako langile-hornitzailea denez, atzerriko hizkuntza indartzeko betebeharra dugu, gure ikasleei laneratzea errazteko.
Normalean, mantentze-lanetako langileek nolabaiteko erraztasuna izan behar dute, batez ere ingelesarekin, makinei buruzko informazioa, fabrikatzaile edo hornitzaileekiko harremanak, kanpoko kontsulta teknikoak eta abar erabili behar baitituzte. premia hori are nabarmenagoa da enpresa handietan. Zaraobetik uste dugu “Mekatronika” goi-mailako zikloa oso egokia dela proiektu eleanitza ezartzeko. Alde batetik, goi-mailako zikloa delako eta, bestetik, mantentze-lanetako langileek ingelesez jakin behar dutelako.
Horregatik guztiagatik, ibilbide erakargarri eta interesgarria prestatu dugu ikasleentzat. Ikasleek dauden aukeren artean aukera dezakete, eta bakoitzaren beharretara egokitutako eskaintza sortu. Hurrengo atalean, prestakuntza modulu bakoitza zein hizkuntzatan eskaintzen den eta zein kurtsotan.