Liburu solidarioa


DBHko 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako ikasmaterialen programa

DBH 1., 2. 3. eta 4. kurtsoetako material didaktikoei eta curriculuma garatzeko baliabideei laguntzeko programari (Liburu Solidario programari) egokituriko liburuak Zaraobe ikastetxearenak dira, eta ikasleek mailegu moduan izango dituzte ikasturtean zehar.

Programa honetan parte hartzeko ikasle bakoitzak 2026-27 ikasturtearen Hasierako gutunan adierazitako kopuruaren ordainketa egin behar izango du. Kurtso hasieran ordainketaren frogagiria tutoreari emango zaio. Liburuak itsasgarria ez den plastiko batez forratzearen eta ikaslearen izena duen etiketa bat jartzearen ardurak hartuko ditu ikasle bakoitzak. Ikasle bakoitzari egokituko zaion liburu sortak liburu berriak zein erabiliak eduki ahal ditu.

Ikasturtearen amaieran testu liburuak egoera onean bueltatuko dira beraien berrerabilpenerako. Inolako ohar edo markarik idatzi, marraztu edo gehitu gabe itzuliko dira. Libururen bat galduz gero edota ikastetxeko batzordeak liburuaren egoerari oniritzia ez emanda, dagokion kurtsoko Liburu solidario kuota ordainduko du; bestela, hurrengo ikasturtean ikaslea programatik kanpo geratuko litzateke.

DBH 1., 2., 3., eta 4., kurtsoetako ingeles eta frantsesezko ariketa-koadernoak –Workbook Basque (ingelesa, euskarazko edizioa) eta Les cahiers d’exercises (frantsesa) ez daude Liburu Solidarioaren programan eta, beraz, norberak erosi beharko ditu.