Hasiera / ERASMUS+ PROIEKTUAREKIN LESIGNANEN EGONALDIA
Aurten Zaraobe institutuko ikasleek aukera izango dute Lézignanera joateko Europar Batasuneko ERASMUS+ proiektuari esker.
Martxoaren 16tik 21era Zaraobe BHIko frantsesa ikasgaia ikasten ari diren ikasle batzuk Frantziara joango dira. Sei egun emango dituzte Lézignan herrian, Languedoc-Rosellón eskualdean dagoena, eta Toulouse eta Narbonne inguruetatik ere ibiliko dira. DBH3, DBH4 eta Batxilergo 1.mailako 13 ikasle eta bi irakasle dira proiektu honetan lan egiten ari direnak.
Bidaia honen helburu nagusia ikasle frantsesekin batera Europan globalak eta interes orokorrekoak diren gai batzuk lantzea da, hala nola inklusibitate, ingurumena, demokrazia eta teknologia berriak.
Lézignanen egongo diren astean zehar, ekintza ezberdinak burutuko dira: