1. mailako Gizarteratzeko ikasleak “IZAN ZIRELAKO, IZANGO GARA” erronkaren barruan, hainbat ekintza gauzatu dituzte:
- Erronkaren hasieran Lendoñobeitiko errotara joan ziren eta artoa nola ehotzen zen ikusi zuten, inguruko ondare historiko-kulturala ezagutuz. Bueltan ehotutako artoa ekarri zuten.
- Beste egun batean, ehotutako artoa galbaiarekin bahetu zuten, artirina lortzeko.
- Martxoaren 16ean, belaunaldien arteko bigarren topaketa burutu zen ikastetxean, ZARAOBENAGUSIA. Bertan hainbat elkartetik etorritako boluntarioek haien gizarte lana azaldu ziguten.
- Eguna borobiltzeko, lortutako artirinaz taloak egin ziren.
Eskerrak eman nahi diegu, Lendoñobeitiko Errota zaintzen dutenei (batez ere Luis eta Eli-ri), Amurrioko Gurutze Gorria eta bertan aritzen diren boluntarioei, NAGUSILAN eta Amurrioko Nagusilaneko boluntarioei, eta Gizarte Etxea Elkartetik etorri ziren boluntarioei ere. Mila esker zuen prestutasunagatik, zuen inplikazioagatik eta gurekin zuen denbora partekatzeagatik. Hurrengo ikasturtean berriro ere topatuko garelakoan, eskerrik asko!