“Idazle sentitzen zara? Agian… poetaren arima duzu? Zurea mikroipuinak dira? Abian da gure literatura lehiaketa. Zaraobeko ikaslea bazara, testuak hizkuntza mintegietan eman ditzakezu.
Animatu!! 2026eko martxoaren 2ra arte daukazu.”

https://zaraobe.net/wp-content/uploads/25-26-LITE-LEHIAKETA.pdf
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1.- 2025-2026 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago.
2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez
edo frantsesez. Gaia librea da. A-4 neurriko orrietan, inprimaturik eta euskarri informatikoan, alde
batetik eta tarte bikoitzez idatzirik aurkeztuko dira Verdana 12 neurrian. Gehienez narrazioan zortzi
orrialdeko lana izango da, poesian 30 bertsokoa.
3.- Hizkuntza bakoitzean hiru kategoria izango dira:
DBHko 1. eta 2. maila
DBHko 3. eta 4. maila
Batxilergoa.
Parte hartzaile berak gehienez bi sari eskuratu ahal izango ditu
4.- Ikasle bakoitzak modalitate bakoitzean ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.
5.- Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira idazlearen goitizena eta ikasmaila adieraziz. Barruan,
beste kartazal txikiago batean, goitizenari dagozkion argibideak emango ditu.
6.- Lanak jatorrizkoak izango dira eta 2026eko martxoaren 2a baino lehen aurkeztuko dira hizkuntza
departamentuetan.
7.- Poesia eta prosa modalitatean 40 euroko opari-txekea izango da saria DBHko 1.zikloan eta 60
eurokoa beste modalitateetan.
8.- Epaimahaia Zaraobe Institutuko kideek osatuko dute. Erabakia 2025eko apirilaren 23an,osteguna.
9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta modalitate batzuk saririk gabe gera daitezke.
Halaber, aurkeztutako lanen mailarengatik akzesitak eman daitezke, 30 euroko saria izango
dutelarik. Saria jaso ahal izateko ezinbestekoa da lan saridunak formato digitalean ematea.
10.- Saritutako lanak Institutu honen jabegopean geratuko dira. Besteak pertsonalki jaso ahal izango
dituzte lehiakideek.
11.- Deialdi honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena eskatzen du.





