Albisteak
22/04/2023
Apirilaren 21etik 27ra Euskararen Astea ospatuko dugu, eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu izan dira. Baina kontuan izan behar dugu ospakizun edo aldarrikapen hau ekintza puntualetatik haratago doala. Horregatik, astean zehar guztiok parte hartu beharko dugu, eta horretarako Euskara normalean egiten duguna baino pixka bat gehiago erabiltzea besterik ez dizuegu eskatzen. Anima zaitezte, […]
22/03/2023
1. mailako Gizarteratzeko ikasleak “IZAN ZIRELAKO, IZANGO GARA” erronkaren barruan, hainbat ekintza gauzatu dituzte: Eskerrak eman nahi diegu, Lendoñobeitiko Errota zaintzen dutenei (batez ere Luis eta Eli-ri), Amurrioko Gurutze Gorria eta bertan aritzen diren boluntarioei, NAGUSILAN eta Amurrioko Nagusilaneko boluntarioei, eta Gizarte Etxea Elkartetik etorri ziren boluntarioei ere. Mila esker […]
20/03/2023
Ate irekiak: martxoaren 27an 17:00etan, areto nagusian Batxilerrerako aurrematrikula egiteko epea: martxoaren 27tik apirilaren 21a arte. BATXILERGO IKASLEENTZAT ATE IREKIAK ZARAOBEN Batxilergoa ikasteko asmoa baduzu, eta datorren ikasturtean zure ikasgelak – laborategiak, gela bereziak, informatika gelak, gimnasioa eta kiroldegia – izan daitezkeenak ezagutu nahi badituzu, ez galdu antolatu dugun ekitaldia. https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-s2hhome/eu/https://www.euskadi.eus/onarpena-eta-matrikulazioa-batxilergoa/web01-s2hhome/eu/
15/03/2023
Aurten Zaraobe institutuko ikasleek aukera izango dute Lézignanera joateko Europar Batasuneko ERASMUS+ proiektuari esker. Martxoaren 16tik 21era Zaraobe BHIko frantsesa ikasgaia ikasten ari diren ikasle batzuk Frantziara joango dira. Sei egun emango dituzte Lézignan herrian, Languedoc-Rosellón eskualdean dagoena, eta Toulouse eta Narbonne inguruetatik ere ibiliko dira. DBH3, DBH4 eta Batxilergo […]