Albisteak
18/12/2024
“Idazle sentitzen zara? Agian… poetaren arima duzu? Zurea mikroipuinak dira? Abian da gure literatura lehiaketa. Zaraobeko ikaslea bazara, testuak hizkuntza mintegietan eman ditzakezu. Animatu!! 2025eko martxoaren 14ra arte daukazu.” Oinarriak: 1.- 2024-2025 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzatbideratuta dago.2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira,euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez. […]
17/12/2024
Urteari agurra emateko ospakizun ezin hobea prestatu dugu, urtero bezala, ostiralean San Tomas eguna institutuan. 08:30-10:20 IKASLEAK KLASEETAN egongo dira eta talde argazkiak egingo dira bertan 10:30-12:00 KIROLAK● DBH 1 eta 2. Herri kirolen txapelketa● DBH 3 eta 4. Herri kirolen txapelketa● LH. Futbito Txapelketa10:30-12:15 Xake-txapelketa12:00-12:30 Hamaiketakoa eta pintxoak12:30-13:00 Euskal dantzak13:00-13:15 […]
10/12/2024
Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren eskutik Kirolariak Ikastetxeetan Programan parte hartu du Zaraobe institutuak. Kirola euskararekin lotzeko eta gure eskualdeko kirolariak eta haien esperientziak bertatik bertara ezagutzeko, bi inguruko kirolariak etorri zaizkigu: Aaron Garmendia eta Izaskun Bengoa, beren esperientzia ikasleekin partekatu eta euskararekin duten harremana azaldu zuten. DBHko 3. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute eskarmentu handiko kirolari […]
09/12/2024
Amurrioko liburutegiak utzi dizkigun liburuak. Gure 3. mailako ikasleek IRAKURZALETASUNa programaren barruan irakurri ahal izango dituzten komikiak dira Irakurtzeko plazerean hezi behar ditugu ikasleak, ‘irakurri irakurtzeagatik’, norberaren buruarekin gustura sentitzeko helburuaz egiten den plazerezko irakurketan. Jakinik, gainera, irakurzaletasunak ikasleen garapenari ez ezik, eskola-arrakastari ere laguntzen diola.





