Albisteak
08/11/2021
Arabako Lanbide Heziketako ikastetxeek antolatutako AVANZA ORIENTAren III. edizioak Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko orientatzaileak biltzen ditu berriro. Enpresak agertoki berrietara egokitzeko gai diren profesionalak izateko duen beharra aztertuko dugu; orientazio-lanak dakarren erantzukizunari buruz hausnartuko dugu, eta hainbat sektoretako enpresetara hurbilduko gara, mundu akademikoaren eta lan-munduaren arteko harremanak estutzeko. IZENA EMATEKO: […]
21/10/2021
Datorren urriaren 27an Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiek Iparralderako txangoa izango dute. 2019-20 ikasturtean gauzatu zen azkenekoz eta honetan, ohitura berreskuratu da. Ikasleek Sarako Lezeak bisitatuko dituzte, eta gero, Xareta barnean Zugarramurdiraino aspaldiko kontrabandisten ibilbidea hartuta Nafarroan sartuko dira. Hortik eta azkenik, Donibane Lohitzuneko kaleetan eta hondartzan bisitaldi labur bat […]
21/10/2021
Datorren asteko astelehen eta ostiralean DBH1 mailako ikasleek txangoa egingo dute Amurrioko Mariaka dorretxera: institututik abiatuko dira eta dorretxerainoko joan-etorri oinez egingo dute.Urriaren 25an 1.G eta F, eta urriaren 29an 1.H, E eta D.
14/10/2021
Datozen urriko 20, 21 eta 22 egunetan Kantauriko Urkidetzaren Ur Partzuergoak Izorian duen planta bisitatuko dute DBHko 1. mailako ikasleek. Bisitaren helburua uraren hiri zikloa ezagutzea da. Ura nola biltzen den, nola ponpatzen den lehendabizi partzuergoan tratatzeko eta gero etxeetara eramateko. Eta nola kudeatzen den erabili ondoren. Bertan, ura tratatzeko […]