Albisteak


09/06/2025

Amurrioko Udala eta Zaraobe Institutua elkarlanean aritu dira herriko bankuak irisgarri egiteko

900 euroko inbertsioa egin du Udalak eta hezkuntza zentroko bost ikasle talde batu dira ekimenera. Zaraobe Institutuko bost ikasle talde eta Amurrioko Udala elkarlanean aritu dira banku publikoentzako 100 pieza ekoizteko eta egokitzeko. Ekimena parte hartzerako aurrekontuen ideietatik sortu da, hiri altzarien irisgarritasuna hobetzeko eta indarrean dagoen araudia betetzeko. Pieza […]
20/05/2025

Batxilergoko 2. mailako noten banaketa

Aurreko asteko ostiralean ikastetxeko areto nagusian 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko 2. mailako noten banaketa egin zen. Batxilergoko 4 taldeko ikasleek dotore-dotore haien tutoreengandik jaso zituzten Zaraobe BHIn izandako beraien azken urteko boletinak. Batzuek 6 ikasturte eman dituzte bertan, eta beste batzuek Batxilergoko bi urteak. Guztiok pozik eta alaitasunez ospatu zuten eguna. […]
15/05/2025

Euskaraldia hasi da!

EUSKARALDIAren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik. 2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz. Orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak. Bigarren ariketa 2020an burutu […]
27/04/2025

2025-2026 ikasturterako LANBIDE HEZIKETA Goi maila, Erdi mailako Zikloak eta Hasierako LH egiteko IZEN EMATEAren EGUTEGIA

Hezkuntza eskaintza: IZEN EMATEAREN BURUTZEA (aurrematrikula ikasle berrientzat soilik izango da): EZINBESTEKOA da aurrematrikula egitea, ohiko matrikulatze-aldian ikasle onartua izateko. Hiru modutan egin daiteke: Oharra: B+ (AB + D) ereduetan eskaintzen diren zikloetan plaza bat lortzeko aukera gehiago izan dezazun, oso gomendagarria da B eredua beti lehenik aukeratzea, eta, ondoren, […]